BALIABIDE OROKORRAK
Kontsultatu dudan esteka estimulación temprana y educación infantil izan da.
Bertan informazioa gaixotasunen arabera antolatuta dago. Elikadurari buruzko esteka aztertu dut eta bertan oso informazio interesgarria azaltzen zen zeinetan elikadura eta hiperaktibitatearen arteko erlazioa jorratzen zituzten artikuluak kontsultatu ditudan. Alde batetik, elikadura osasuntsu baten eragina ikertzen da eta baita elikadura orekatua daramaten haurrek gaixotasuna modu hobean jasaten dutela aipatu ere. Bestalde, azukre eta koloranteen eraginaz hitz egiten du. Ikerketa batek dio azukre eta kolorantedun edariek aztertutako haur osasuntsuengan eragin nabarmena dutela.
YOUTUBE
Aztertu dudan bigarren esteka Youtuben agertzen den Pizarra Digital izan da. Esteka honetan arbela digitalaren erabilera erakusten duen bideoa aurkitzen dugu. Aurreko praktikan arbela digitalari buruz hitz egin nuen baina ez nuen bideorik kontsultatu. Egia erran, oso baliagarria iruditzen zait eta ikasleen arreta lortzeko oso modu erakargarria. Horretaz gain, haien parte hartzea areagotzeko ere erabilgarria iruditzen zait.
NAFARROAKO LOE CURRICULUM DEKRETUAK
Aztertu dudan dekretua Haur Hezkuntzan eman beharreko xehetasunak finkatzen dira. Dekretuak hezkuntza osoa eta egokia izateko beharrezkoak dituen ezaugarriak biltzen ditu eta hauen nondik norakoak aurkeztu. Oso testu baliagarria iruditzen zait bertan gure lanbideak legez eskatzen digun guztia azaltzen baita. Dena den, esparru ezberdinetako xehetasunak aurkitzen ditugu: euskalkiak, erlijioa, hezkuntzaren beharrak,…
EZAGUTZA ASKEA
Irakurritako testua ezagutza askea aztertzen du. Bertan definizioa, nondik norakoak, erabiltzaileen eskubideak, informazioa lortzeko askatasuna,… aditzera ematen dira. Erran beharra dago gaur egun daukagun informazioa lortzeko askatasuna aurrerapausu garrantzitsua izan dela. Uste dut informazioa lortu eta erabiltzeko askatasun hau ez dela behar bezala baloratzen eta askotan ohiko zerbait bezala ikusten dela eta ez dugula hura izatearen garrantzia ikusten.
HEZKUNTZA ESTEKAK
- Hezkuntza denontzat eskubide osoz: http://www.educacionsinfronteras.org
- Nafarroako Hezkuntzari buruzko jakin beharreko guztia klik batean: http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/
- Hezkuntza osatzeko kurtso eta baliabideak: http://www.maestroteca.com/
ONDORIOAK
Erran daiteke internet oso modu erabilgarria dela hezkuntzan materiala, edukiak, ikerlanak,... aurkitzeko baina nire ustez oraindik ere eta izan daiteke ohitura gehiegirik ez daukadalako, eskutan liburua edukitzeak eta bertan dagoen informazioa jorratzea erabilgarriagoa dela. Dena den, egia da ez dugula behar dugun guztiaren liburuak etxean eta internet oso tresna lagungarria zaigu gaur egun edozein motatako informazioa lortzeko.
Amaitzeko, nire iritziz informazio gaurkotua lortzeko modurik errezena da. Horregatik, geroz eta jende gehiagok erabiltzen du eta egia da gaur egungo gizartean oso zaila dela internet erabiltzen jakin gabe lanean aritzea.

Zabaldu
del.icio.us