Isabel Barberena (Teknologia Berriak)
ixabarberena @ 11:051.- Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera dohala esaten da, zergatik?
Lehen ordenagailuak sortzeko pausu aunitz eman behar izan ziren. Hasteko zenbatzeko tresnek beharren araberako garapena jasan zuten: atzamarrekin kontatzetik, abakora, Pascalina eta lehen kalkulagailu mekanikoak, kalkulagailu unibertsala....etabarretatik 1941an lehen ordenagailua sortu zuten arte. Hau lortzeko garapen horretan elektronikak sekulako garrantzia izan zuen, bera gabe garapen hau ematea ezinezkoa litzakelako.
Hasierako ordenagailuak oso tresna pisutsuak eta handiak ziren eta datuak partekatzea ezinezkoa zen. Baina elektronika dela eta geroz eta tresna aurreratuagoak aurkitzen ditugu eta etorkizunari begira oraindik bidea bada aurrerapausuak emateko.
Erran dudan bezala, ordenagailu horiekin ezinezkoa zen datuak partekatzea eta bertze pertsonekin komunikatzea, horregatik 1985an ARPAK Sputnik I.a espazioan jarri zuenetik, komunikazioan ere ikaragarrizko garapenak eman dira. 1972 ARPANETen bidez tresnen arteko komunikazioa lortu zen eta urte batzuk geroago posta elektronikoa sortu ere. 1983an internet sortu zen ofizialki eta gaur egun internetera edozein lekutan konektatu gaitezke.
Guzti horrengatik, bata lortzeko beste bien ekarpenak behar direlako, erran daiteke informatika, elektronika eta telekomunikazioak erlazionatuta daudela.
2.- Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta
konpetentzia digitala. ¿Zer da digitalizazioa?
Digitalizazioa informazioa (testuakk, irudiak edo soinuak) mikroprozesadoreek irakurtzeko formatu batera pasatzea da. Eta aipatuko dugun bezala, microprozesadoreek bakarrik 1 eta 0 ezagutzen dute sistema binario baten bidez lan egiten dutelako.
Beste modu batean erranda, informazio jarraia (infinitu balio posible dituena) informazio jarraia (balio finitu posible dituena) bihurtzea da.
Hau da, informazio analogikoa digitalean bihurtzen da, seinale analogiko horiek zenbakietara pasatuz. Ordenagailu batek prozesatu dezakeen informazio bakarra digitala da.
Informazioa digitalizatzeko modu aunitz daude: argazki bat digitalizatzeko adibidez eskanerra erabiliko dugu, edo soinua digitalizatzeko mikrofono baten bidez digitalizatuko dugu.
Musika digitalaren kasuan, jarraia den musikaren seinalea, diskretu bihurtuko dugu, seinale analogikoaren laginketa bat eginez, ondoren kuantizazioa
eginez, seinalea digitala bihurtuz eta azkenik seinalearen balioak bitarrez kodifikatzen dira. Modu berean gordetzen dira datuak DVD batetan.
Azkenik gailu magnetikoen, optiko eta elektrikoen zerrenda aurkitzen dugu: magnetikoak zinta magnetikoak, disko magnetikoak, disko gogorrak, disketeak, ZIP eta JAZ unitateak, optikoak disko trinkoa (CDa), disko aldagarri digitala (DVD) eta elektrikoak flash memoria daude
3.- Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak,
erabiltzen dituela esaten da, zergatik?
Ordenagailuetan kode bitarra erabiltzen delako, hau da, 0 eta 1 zenbakiekin kodetuta daude.
Zenbaki guztiak 2 digituren multzo gisa erabiltzen dira eta teklatuan agertzen diren karaktere bakoitzak bit bidezko adierazpidea du. 0--> 000, 1--> 001, 2 --> 010, 3 --> 011, 4 --> 100, 5 --> 101...
Kodeketa desberdinak daude: ASCII hedatuena da eta kodeketa finkoa dauka 95 karaktere inprimatzen direlarik eta 33 ez; Unicode 65000 karaktereko eskema bakar bat du, hizkuntza edozein delarik eta kodeketa aldakorra dauka.
Zenbaketa sistema bat sinboloak eta erregelaz osatutako multzoa da eta zenbaki guztiak sor daitezke. N = S + R
N zenbaketa sistema da, S sistemaren sinboloak bitarean (0,1), zortzitarrean (0,1,2....7) edo hamartarrean (0,1,2,....9) egon daitezke eta R zein zenbaki dire posible esaten diguten erregelak direlarik.
Sistema hauekin ate logikoak eta aritmetika egin daiteke.
4.- Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea,
mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia,
Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice,
MacOS X.
Hardware: sagua, transistorea, karpeta, fitsategia, bozgoragailuak, mikropozesadorea, Ram memoria.
Softwarea: Linux, Adobe Reader, Windows XP, Open Office, MacOS X.
5.- Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?
Elektronika digitalean zenbakiekin lan egiten da, informazioa zenbakietan dago. Edozein seinale zenbakietan itzuli daiteke eta berreskuratu behar dugun momentuan.
Zirkuituen sarreran zenbakiak daude eta hauek manipulatu egiten ditu irteera zenbakiak lortzeko.
Zirkuitu digitalean informazioa bi estatuetan kodetuta dago. Estatu horiei 0 eta 1 deritze, zirkuitu batean tentsio boltaikoa dagoelarik (1) eta bestean ez (0).
Bakoitzari boltai bat esleitzen zaio, neurri logikoak deritzena seinale digitalean ohikoak direnak. Zirkuituetan normalean balioak 1.5etik 18 Voltetara doaz.
Boolen algebra edo logikaren algebran bi eragiketa daude + eta , eta bitsetan aplikatzen dira, hau da, 0 eta 1 zenbakiak izan daitezkenak. Logika proposizionalean ematen diren espresioak lantzeko teknika algebraikoak erabiltzeko sortu zen. Gaur egun, diseinu elektronikoan orokorrean erabiltzen da.
Ate logikoak hardwarearen blokeak dira eta sarrera logikoaren ezaugarriak betetzen dituztenean sortutako seinale binarioak 1 edo 0 sortzen dituzte. Ate logiko hauek normalean ordenagailu digitalen sistemetan egoten dira eta ate bakoitzak sinbolo grafiko desberdin bat dauka eta eragiketa funtzio algebraiko baten bidez ebatzi daiteke. Ate logiko bakoitzeko aldagai binarioen sarrera-irteera erlazioa taula batean adieraz daiteke.
6.- Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.
Irudi formatuak : JPEG, GIF, ILBM, PNG, BMP, TIFF, TRAGA, HDL Photo.
Soinu formatuak: AAC, MP3, MP3 Pro, Vorbis, Real Audio, VQF, WMA:
Bideo formatuak: EBML, binarioa, tar, zip, RAR, ARJ, gzip, bizip2, afio, ASF, avi, mov, IFF, Ogg, OGM, matuoska, 3GP.
7.- Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi